XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hauteskunde argazkiak

Lerro artean

Hauteskundeen aurrean, egunkariek egin behar dituzten aldaketak ugari eta nabariak dira.

Aldaketa horietatik, gehien eskertzen den horietako bat, agintari eta herritarren arteko komunikazioari dagokio.

Agintariak beren jauregietatik ateratzen dira, politikariak prentsaurrekoak emateko ohizko hoteletako aretoetatik edo alderdi egoitzetatik ateratzen dira, eta komunikabideak beste toki batzuetan zitatzen dituzte.

Jarrera horretatik, alde grafikoaren ikuspuntutik datorren aldaketa erabatekoa da.

Egunkariek, politikagintzako orrialdeetan, beste aire bat hartzen dute, argazkilariek beste posibilitate batzu dauzkatelako.

Egun hauetan adibideak ez dira falta.

Asteleheneko Madrileko egunkariek lehen orrialdean atera zuten argazkia, Felipe Gonzalezek Sevillan eragin zuen argazkia, horren adibidea izan daiteke.

Baina hain urruti joan gabe, hauteskunde giroko argazkiak ikusi ziren atzoko bartako prentsan.

Roberto Lertxundi, adibidez, Bilboko udaletxearen aurrean posatzen zuen.

Ortuondo, Ardanza eta Pradera, Arriagako mitinaren ondoren, Bilboko Arenaletik paseatzen agertzen ziren Deia egunkarian.

Arzalluzek bera, mitinlari itxura osoa berreskuratu zuen El Correo Españolen.

HBk frontoiaren espazialitatea ekarri zuen berriro Oiartzunen egin zuen ekitaldi politikoan.

Hastapenak dira.

Hauteskundeek, bestalde, politikari eta kazetarien arteko loturak estutzen dituzte.

Komunikabideak kanpainaren zutabe garrantzitzuak dira, handiagoa edo txikiagoa alderdien arabera.

Eta komunikabideetara heltzeko modu ugari dira.

Azken egunotan, bi politikarik, Felipe Gonzalez eta Carlos Garaikoetxeak, sistema bera erabili dute beren hitzak komunikabidetan azal daitezen: kazetari talde aukeratu batekin solasaldi luze bat mantentzea.

Kuriositateen artean, kazetari horien artean izan zen DVko Alberto Suriok solasaldian egondako beste baten lana Vasco Presseko Cayetano Gonzalezena hartu zuen topaketaren kronika-elkarrizketa isladatzeko, berarentzat komentario osagarria gordeaz.

Igandeko egunkarietara bueltatuz, gertaera bat bi era kontrajarritan tratatua ikusteko aukera izan zen.

Albistea Loialako koartel militarrean gertatutakoa zen.

Alde batean, El Paisek ETAko tirokatzaileek mila pertsonen kontra egin zuten tiro Donostian bandera zin egite ekitaldi batean eta La Vanguardiak Terroristek tiro egin diote banderaren zin egite ekitaldi bateko publikoari titulatu zuten bitartean, El Solek ETA Gipuzkoako buru militarra hiltzen saiatu da titulatu egun zuen.

PELLO URZELAI